XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ganichen Ordainbidea

Kasik Urzuia mendiaren oinetan, Lekhorne eta Luhosoren hauzo eta artean, aurkhitzen da herri ttipi pullit bat Makaia deitua.

Errevoluzione arte, izen bereko omen handiko Jauregi-tarren ontasuna zena.

Aberaski zabaltzen ditu, mendiaren aldapa gora edo erreker buruz, etche-aldeen lur, sorro, iphular-ta larreak.

Bide handiek ez dute jotzen.

Denboraz, hararainon heltzea nekhagarri ziteken eta askok bazaukaten herrichka hori nombeit, han, Euskual-Herriko zoko urrun batetan galdua.

Nork erran dezake chuchen eta zertako hiritar erdaldun batzuek, bereziki, eman zuten gogoari, orai duela hiru hogoi bat urthe, Makaiaren irrigarritzea?....

Makaiarra dudarik gabe hunen itchurapean Euskualduna, bilakarazi zuten trufa-gizon.

Gizaizoa!... Gapelua buruan, docha barnean, chamar labur batez aphaindua, zinta gorria gerrian, espartinak oinetan, lurrezko pipa motz bat ezpainetik dilindan, mokanes bat, zerbeit barnean akhiloa bezala, espalda gora zaukan makhilaren puntan korropilatua, agerrarazten zuten jostagailu guzietan, bai kampoan, bai barneetan, denen irringarri.

Nahiz, alabainan, balentria edertu, burlatzaleen gogo erneak ibilarazten zuen, gaizo trufa-gizona Parisen eta bertze asko toki urrunetan barna.

- Zer ikhusi duzu, Ganich, alde hetan?
- Boo... mundua eta mundua... Mundua aintzinean, mundua gibelean, mundua eskuin, mundua ezker, mundua orotan eta ni hantchet, erdian.

- Ez zaituzte nihon sararazi?
- Ba, ba, aras batez ereman naute sala handi batetara.

- Debruintchoa!.

- Ederra dela toki hura!, urreria, dena argi!.

- Gure eliza bada zerbeit, bereziki adorazione egunean, ahatik, barne hura nagusi dela!.

- Hango jende-keta!.

- Bainon, nihor othoitzean ari!.

- Gero?
- Zer gero?
- Ez duzu bada bertzerik ikhusi?
- Booo... ba, ba, baziren, ba, han, aintzin-zola batetan gizon eta emazte bat elgarri erasiaka.

Ez diotet kasurik egin.